127. zk., 2014ko uztailaren 7a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3067
IRAGARKIA, Viajes Gure Bidaiak, S.L.U.ri jakinarazteko dena Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Lurralde-ordezkariaren ekainaren 2ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, erabakitzen da Viajes Gure Bidaiak izeneko establezimenduari Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan baja ematea.
Ezinezkoa izan denez Viajes Gure Bidaiak, S.L.U.ri jakinarazpena egitea horretarako emandako helbidean (Giza Eskubideak 2, Vitoria-Gasteiz), iragarki hau argitaratzen da.
Erabakiaren laburpena:
2014ko martxoaren 21ean egindako ikusketan ikusi da Viajes Gure Bidaiak itxita dagoela eta itxiera ez zaiola Lurralde-ordezkaritza honi jakinarazi; beraz, bidezkoa da:
Viajes Gure Bidaiak establezimenduari baja ematea Enpresa eta Establezimendu Turistikoen Erregistroan, 2014ko ekainaren 2an.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Zerbizu Orokorretako zuzendariaren aurrean hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz 2014ko ekainaren 24a.
Arabako Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.