Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2014ko uztailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3035

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko otsailaren 13ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena 2014ko otsailaren 13koa ezin izan zaio jakinarazi Maritza Cajo Pilco andreari, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Maritza Cajo Pilco andreari, agertu dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Maritza Cajo Pilco andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala