Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

126. zk., 2014ko uztailaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3031

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1595/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Juan Luis Sanchon Martínez Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak, honako hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan, abintestato-jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1595/12 prozedura bideratu da, Elipidia Gutierrez Trasviña andreak eskatuta, non honakoa erabaki baita:

PROBIDENTZIA

Probidentzia ematen duen magistratua: Maria Estela San Miguel Gallo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren seia.

1.– Elpidia Gutierrez Trasviña andrea aipatu ez izana dela-eta Gomez Perez de Mendiola prokuradorearen idazkia ikusita, argitaratutako ediktua zabaltzea erabaki da, dagozkion ondorioetarako:

Errekurtsoaren edukia ikusita, eta 1881eko Prozedura Zibilaren Legearen 984. artikuluan xedatutakoa betez, erabaki da ebazpen hau ediktuetan jartzea, barruti judizial honetako leku publikoetan; izan ere, barruti judizial honetan hil zen Pedro Velasco Gutierrez jauna, 1923ko urtarrilaren 31n jaioa, Bilbon, Pedroren eta Doloresen semea; haren heriotza Vitoria-Gasteizen gertatu zen, 2011ko apirilaren 16an. Hildakoa Bastidan bizi zen, kale nagusian. Era berean, jakinarazten da haren jaraunspena Elpidia Gutierrez Trasviñasek, Dolores Gutierrez Trasviñasek eta Piedad Gutierrez Trasviñasek erreklamatu dutela (Antonio Gutierrez Menaren alabak dira, eta Antonio da hildakoaren ama Dolores Gutierrez Menaren neba); horrenbestez, dei egiten zaie horien eskubide bera edo are eta eskubide gehiago dutela uste dutenei, epaitegian ager daitezen erreklamatzera; hogeita hamar egun izango dituzte horretarako.

Barruti judizial hau kokatuta dagoen lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta Autonomia Erkidegokoan argitaratuko dira ediktuak, bai eta lurraldean zabalkunderik handiena duen egunkarian ere.

Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, aurkaratu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banco Santander bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0030 0011 0000 00 159512 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura.

Egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat etorriz, idazki honen bitartez, dei egiten zaie espedientearen edukia interesa dakiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratzen denetik harako hamar eguneko epean espedientean agertu eta bidezko deritzotena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala