Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2851

IRAGARKIA, 574/14 Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Honako hau jakinarazten zaio hirugarren interesatu orori: Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 6 zenbakiko Epaitegian, 574/14 Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri duela Noelia Saracho Ligüerzanak prozedura laburtuko izapideen bitartez. Hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendariak 2013ko urriaren 31n eman zuen Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen 2013ko abenduaren 3ko dataz, eta errekurtso horri beren-beregi ez erantzuteak dakarren ustezko ebazpenaren aurka jarri du aipatutako administrazioarekiko auzi errekurtsoa.

Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizial honetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala