Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2850

EDIKTUA, 2014ko otsailaren 20koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, 10.0241.48.02.01.02 errekurtsoaren gainean hartutako Ebazpena «Bernabe y Jorge, S.L.» enpresari jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak, hau jakinarazten dut:

10.0241.48.02.01.02 errekurtsoa amaitu da, zeina «Bernabe y Jorge, S.L.» enpresari (IFK: B-95065595) eta –solidarioki– «Construcciones Balzola, S.A.» (IFK: A-48290258) enpresari ireki baitzaie, I482009000139626 arau-haustearen akta dela-eta. Eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du, «Bernabe y Jorge, S.L.» eta «Construcciones Balzola, S.A.» enpresek aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko. Beraz, berretsi egiten da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2010eko uztailaren 16ko Ebazpena, SH-74/10 espedientean emandakoa. Ebazpen horren bitartez, hogeita bost mila (25.000) euroko zehapena ezarri zitzaion «Bernabe y Jorge, S.L.» enpresari, arau-hauste larri bat egiteagatik (Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 12.16.b) artikulua, eta «Construcciones Balzola, S.A.» enpresa erantzule solidario egiten da.

«Bernabe y Jorge, S.L.» enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Elguero M3 B8 CT industria-poligonoa – 48510 Trapagaren (Bizkaia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta beraren aurka egin dezakeela administrazioarekiko auzietarako epaitegi egokian bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatu enpresarentzat jakinarazpen-ondorioak izan ditzan argitaratzen da ediktu hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 4a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala