119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2844
IRAGARKIA, Honen bidez, Etxebizitzako sailburuordearen 2014ko apirilaren 4ko Ebazpena jakinarazten da. Ebazpen horren bidez, Aitziber Llona Esnal andreak SD2-01354/13 espedientean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Ez da posible izan aipatutako ebazpena pertsona horri zuzenean jakinaraztea. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikulu-zatian agindutakoari jarraiki, honako iragarki hau argitaratzen da.
Interesdunak eskuragarri dauka ebazpen horren testu osoa Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan –Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1.ean– edo bizilekua duen probintzian Etxebizitza Sailak daukan Lurralde Ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 9a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.