Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2839

IRAGARKIA, Fytsa Fundiciones, S.A.ri (IFZ A-48851356) instalazio erradiaktiboen funtzionamenduaren ikuskaritza eta kontrola tasen likidazioa jakinarazteko dena.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 149/2014.

Fytasa Fundiciones, S.A.ri jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Julian Ariño, z/g, 48230 Elorrio (Bizkaia)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen deskribapen laburra:

Legea: Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emandako zerbitzuengatiko tasa eta prezio publikoei buruzko 14/1999 Legea.

Gaia: Instalazio erradiaktiboen funtzionamenduaren ikuskaritza eta kontrola.

Jarritako zehapena: 2.556,52 euro.

Legezko ohartarazpenak: Kitapenaren kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio kitapena egin duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazpena egiten den egunetik aurrea, edo, bestela, ebazpenaren kontra, administraziorekiko diru-erreklamazioa jarri ahal izango da Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, epea berean.

Halaber, jakinarazten da likidazioa ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka erreklamazioa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Fytasa Fundiciones, S.A.), espediente-zenbakia (149/2014), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Hori guztia Elorrioko Udaleko ediktu taulan argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala