Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2836

IRAGARKIA, «prentsan, irratian, telebistan eta kanpo-publizitatean immigrazioari buruzko kanpaina bat egiteko publizitate-espazioak erostea» helburu duen administrazio-kontratua gauzatzekoa (Espedientea: A-009/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-009/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Egiteko epea: hilabete bat, kontratua izenpetu eta biharamunetik hasita. Iragarkia 15 egun naturalean erakutsiko da, eta, ahal dela, apirilean.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2014ko otsailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 148.760,33 euro + 31.239,67 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 180.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko maiatzaren 12a.

b) Kontratista: Gestion de Medios (CIF: A-20305736).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hogeita bost mila bederatziehun eta laurogeita hamar (125.990), BEZik gabe.

6.– Kontratua gauzatzea.

a) Eguna: 2014ko ekainaren 13a.

b) Kontratista: Gestion de Medios (CIF: A-20305736).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala