Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2835

IRAGARKIA, «Lan Merkatuaren 2014ko Erroldari buruzko landa-lana egitea» helburu duen administrazio-kontratua gauzatzeko (Espedientea: A-003/DEPS2014).

1.– esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-003/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Egiteko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2014ko abenduaren 31 arte.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2014ko otsailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 25. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 246.607,44 euro, eta 51.787,56 euro –BEZari dagozkionak–. Guztira, 298.395 euro, 2014. urtean erabiltzekoak.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko maiatzaren 20a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta zazpi mila ehun eta berrogeita hamar euro eta hogeita bost zentimo (207.150,25), BEZik gabe.

6.– Kontratua gauzatzea.

a) Eguna: 2014ko ekainaren 4a.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (CIF: A-20567319).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 17a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala