Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2833

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrien gainean bideratutako 722/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: MHC 722/13.

Demandatzailea: Baida Ahmed Ahmed.

Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.

Demandatua: Mustafa Mohamed Lamin.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

211/14 epaia, 2014-05-23koa, MHC 722/13 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Baida Ahmed Ahmed-ek eskatuta bideratu da, Mustafa Mohamed Lamin-en aurka, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian.

Mustafa Mohamed Lamin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala