Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2832

EDIKTUA, atzerriko epai bat aitortzeko bideratutako 556/12 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: exequatur 556/12.

Demandatzailea: Ronait Tynan Pascual.

Prokuradorea: Haizea Gonzalez Barreira.

Demandatua: Odir Antonio Abrego.

Gaia: atzerriko epai bat aitortzea.

Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

168/14 epaia, 2014-05-21ekoa, exe 556/12 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Ronait Tynan Pascualek eskatuta, Odir Antonio Abregoren aurka.

Odir Antonio Abrego demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala