Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2831

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1253/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1253/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Francisco Moya Contreras.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Kaiet Lazpita Goiti eta Iohana Viamonte Aparicio.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da, 2014ko otsailaren 20an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Francisco Moya Contrerasek jarritako demanda. Horrenbestez, Kaietz Laspita Goiti eta Iohana Viamonte Aparicio kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 2.463,82 euro eta epai honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak.

Eta demandatuak lehen auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera ere kondenatzen ditut.

Eta epai hau, auzialdi honetan behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatu dut.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Kaietz Laspita Goiti eta Iohana Viamonte Aparicio demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 6a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala