Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2829

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 492/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 492/12, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maria Esther Vilca Landauro.

Abokatua: Javier Lampreabe Martinez.

Prokuradorea: Gutierrez.

Demandatua: Edward Augusto Garay Farfan.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-05-16an, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Gutiérrez prokuradoreak Maria Esther Vilca Landauro andrearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Edward Augusto Garay Farfán-en aurkakoa. Horregatik, honako hau deklaratzen dut: demandatuak obligazioa dauka adinez nagusi den seme XXXXXen aldeko mantenu-pentsioa ordaintzeko; zehazki, bere irabazien % 30 ordainduko du, eta, gutxienez, 150 euro. Zenbateko hori kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratuko da, urtero, urtarrilean, eta amak izendatzen duen kontuan sartuko da, hil bakoitzaren lehendabiziko bost egunetan.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Edward Augusto Garay Farfan demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala