Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2827

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 9koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez hauxe xedatzen da: batetik Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegira bidaltzea 523/2014 prozedura laburrean jarraitzen den administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion PCA-160/2014-X administrazio-espedientea; eta bestetik, balizko interesdunak epatzea Epaitegi horretan ager daitezen.

Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegiak 523/2014 prozedura laburrean izapìdetzen den auzi-errekurtsoari dagokion PCA-160/2014 administrazio-espedientea igor dakiola eskatu du. Auzi-errekurtso hori Segurtasun sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren aurka jarritako gorajotze errekurtsoa ezetsi zuen Segurtasuneko sailburuaren 2014ko urtarrilaren 23ko Aginduaren aurka jarri du SiPEk.

Segurtasun sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak elkarrekin emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurarako, izendapen askeko sistemaren bitartez eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz hornitu beharrekoak direnak (EHAA, 235.zk, 2013-12-11koa).

Hori horrrela izanik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Eskatutako administrazio-espedientea Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegira bidaltzea.

2.– Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zk.ko Epaitegira demandatu gisa ager daitezen –523/2014 prozedura laburrean– eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Jakinaraz bekie interesdunei.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 9a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala