Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2824

AGINDUA, 2014ko ekainaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Zumarragako «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Panderoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20007205.

Izen espezifikoa: «Secundino Esnaola».

Titularra: Institución Musika Ikastetxe Secundino Esnaola.

Helbidea: Artiz auzoa z/g (Legazpi Etxea).

Udalerria: Zumarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, biola, oboea, flauta, tronpeta, perkusioa, tuba, bonbardinoa eta tronpa.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, atabala, dultzaina eta Panderoa.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, kontrabaxua eta tronboia.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala