Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2821

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 12koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, 2013ko ekitaldian onuradun izan direnen zerrenda argitara ematen duena. Agindu horrek arautu zuen Saiotek Programa, hain zuzen ere, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei emango zaizkien laguntzen programa.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei emango zaizkien laguntzen programa-Saiotek programa garatzen duen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduak dioenez laguntzen ebazpena banan-banan eman behar zaie interesdunei, hori horrela eginda ere, esleipendunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Saiotek Programa Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduaren bidez arautu zen; programa horren bidez, laguntzak ematen zaizkie, funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoei. Agindu haren 15. artikuluan agindutakoaren arabera, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Saiotek Programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko urriaren 2ko Aginduan (funtsezko ikerketa egiteko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuta dauden eragile zientifiko-teknologikoentzako laguntzen programa) eta deialdiari buruzko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2013ko uztailaren 31ko Ebazpenean 2013. ekitaldirako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, sailburuorde horren ebazpenaren arabera. Diru-laguntzak honekin batera doan eranskinean zehazten dira, eta esleipendunei jakinarazi zaizkie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 12a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala