Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2820

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 23koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinen bidez agintzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa.

Hartu da Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako akordioa, eta c) puntuarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordearen Akordioa, otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez, aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAREN ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN ARTEKO BITARIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, OTSAILAREN 28KO 1/2014 LEGEARI DAGOKIONEZ, ALDI BATERAKO LANGILEAK BABESTEKOA ETA EKONOMIA ETA GIZARTE ARLOKO PRESAKO BESTE NEURRI BATZUEI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu zuen:

1.– Otsailaren 28ko 1/2014 Legeari dagokionez –aldi baterako langileak babestekoa eta ekonomia eta gizarte arloko presako beste neurri batzuei buruzkoa– sortutako desadostasunak konpontzeko negoziazioak hastea.

2.– Lan-talde bat izendatzea, Lankidetzarako Bitariko Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

3.– Akordioa Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2014ko maiatzaren 23a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala