Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

119. zk., 2014ko ekainaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2819

AGINDUA, 2014ko ekainaren 3koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzeko den Agindua aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33. artikuluak ematen dizkidan eskumenez baliatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuak dioenarekin bat etorriz eta Ogasun eta Finantzak Sailak dagokion espedientearen aldeko txostena eman duela kontuan izanda, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aldatu egiten da 2013ko uztailaren 10eko Aginduaren eranskineko E) atala, Musika Kontserbatorio Profesionalei dagokiena. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren agindu horrek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prestatzen dituen hezkuntza-zerbitzuen prezio publikoak finkatzen ditu. Aldaketaren ondorioz, atal hori honela idatzita geldituko da:

«E) Arte irakaskuntzak; Lutheria.

1.– Espedientea irekitzea 9,36 euro.

2.– Derrigorrezko zerbitzuak 5,64 euro.

3.– Ikasturte osoa.

3.1.– 1. ikasturtea 900,00 euro.

3.2.– 2. ikasturtea 900,00 euro.

3.3.– 3. ikasturtea 1200,00 euro.

4.– Gainditu gabeko irakasgaiak.

4.1.– Instrumentua eraikitzea 550,00 euro.

4.2.– Instrumentu-praktika 93,24 euro.

4.3.– Beste edozein gainditu gabeko irakasgai 46,60 euro.

5.– Sarbide probak 28,02 euro».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 3a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala