Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO VITORIA-GASTEIZKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2649

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 68/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Blanca Diez Foronda, Zigor-Arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala - Gasteizko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Arloko 1 zenbakiko Epaitegiko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

68/13 dibortzio-judizioan, 2014-05-22an epaia eman duela M. del Mar Fernandez Miranda andreak, epaitegi honetako magistratuak.

Alexander Cardona Rozo jauna lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Arabako Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita bian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala