Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2648

EDIKTUA, 1691/13 judizio monitorioari buruzkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala - Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: judizio monitorioa 1691/13.

Demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Mendoza.

Demandatua: Claudio Miguel Barbosa Guedes.

Gaia: prozedura monitorioa.

Aipatutako judizioan dekretua eman zen 2014-03-05ean. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Editorial Planeta, S.A. sozietateak Claudio Miguel Barbosa Guedes-en aurka 737,05 euro erreklamatzeko sustatutako prozesu monitorio hau.

2.– Helaraz bekio Editorial Planeta, S.A. sozietateari, hala nahi izanez gero, betearazpena abiaraz dadila eska dezan, eta ohartaraz bekio, betearazi nahi duen zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada, abokatuaren eta prokuradorearen parte-hartzea nahitaezkoa izango dela.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua (Banco Santanderreko ES55 0049 3569 9200 0500 1274 zenbaki kontua; kontzeptua: 0072 0000 05 0162 04), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena kodea). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.

Dekretua egin eta sinatzen dut.

Claudio Miguel Barbosa Guedes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala