Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2639

545/2014 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Taldeetan eta Arreta Espezializatuko Zerbitzuetan zerbitzu hierarkizatuak emateko sisteman integratzen diren kupoko eta zonaldeko langileen behin betiko zerrenda onartu eta argitaratzeari buruzkoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 26ko 1623/2013 Ebazpenaren bidez, kupo eta zonaldeko langileak zerbitzu hierarkizatuak egiteko sisteman integratu ziren, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Taldeetan nahiz Arreta Espezializatuko Zerbitzuetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 20ko 57/2014 Ebazpenaren bitartez, berriz, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Taldeetan eta Arreta Espezializatuko Zerbitzuetan zerbitzu hierarkizatuak emateko sisteman integratzen diren kupoko eta zonaldeko langileen behin-behineko zerrenda onartu eta argitaratu zen. Ebazpen horretan xedatutakoaren arabera, bada, interesdunek 10 egun balioduneko epea zuten egoki iritzitako alegazioak aurkezteko eta integrazio hori gauzatzeko behar zen dokumentazioa aurkezteko.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, eta 1623/2013 Ebazpenean ezarritakoarekin bat, zerrenda behin betikoz onartuko da.

Horiek guztiak horrela, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2014ko urtarrilaren 1az geroztik, Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Taldeetan eta Arreta Espezializatuko Zerbitzuetan zerbitzu hierarkizatuak emateko sisteman integratu diren kupoko eta zonaldeko langileen behin betiko zerrenda onartzea eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko web orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea. Zerrenda hori ebazpen honetako eranskinean agertzen da.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengo artikuluen arabera, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala