Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2635

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 5ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2014. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda argitara ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2014. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die garapen-lankidetzarako entitateei. Agindu hori 2013ko abenduaren 13an eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Batzordearen aurretiko hautaketa-proposamena ikusi eta gero, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2014. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen Ebazpena eman zuen 2014ko urtarrilaren 21ean.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, entitate onuradunen zerrenda agertuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2014. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikusi eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2014. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduren babespean (2013ko abenduaren 13ko EHAA).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 5a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala