Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2624

AGINDUA, 2014ko ekainaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2013-2014ko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena argitara ematen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko maiatzaren 7ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2013-2014 ikasturteko lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko azaroaren 29ko Aginduak (2013ko abenduaren 2ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketa deitzen duena, hamazazpigarren oinarrian xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako karrerako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako 2013-2014 ikasturteko lekualdatze-lehiaketarako destinoen behin betiko esleipena argitara ematea, honako zerrendan agertzen den bezala:

Eranskina, destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileen kidegoetako parte-hartzaileen zerrenda.

Bigarrena.– Aipatutako eranskina Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon dadin.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2014ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2014ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinean agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Seigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako Hezkuntza Administrazioaren eta Hezkuntzako Ikuskatzaileen zerbitzuan dauden ikuskatzaileek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala