Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2519

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko otsailaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko otsailaren 18ko Ebazpena ezin izan diegu jakinarazi Jorge Avelino jaunari eta Jeanize Dos Santos andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaie Jorge Avelino jaunari eta Jeanize Dos Santos andreari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpenaren testu osoa jaso dezaten. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasiko da.

Eta Jorge Avelino jauna eta Jeanize Dos Santos andrea non dauden ez dakigunez, iragarki hau argitaratzen da, haiei jakinarazpena egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala