Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2516

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzarena, Gipuzkoako Azpeitiko udalerrian dagoen «Arriaga» izeneko iturburuko uren mineraltasuna deklaratzeko eskabidea jendaurrean jartzeko dena.

Meategiaren Araubiderako Erregelamendu Orokorraren 39. artikuluan ezartzen denaren ondorioetarako (1978ko abuztuaren 25ean onartu zen erregelamendu hori), eskabide hau jendaurrean jartzen da:

Eskaera: «Arriaga» izeneko iturburuko uren mineraltasuna deklaratzea.

Udalerria: Azpeitia.

Kokalekua: Arria etxearen hurbilean, 1 zebakidun ataria, Arriaga auzoa.

Koord UTM / ETRS 89.

UTM X: 559.496.

UTM Y: 4.780.678.

Z: 87,06.

Lurralde Ordezkaritza honek erabaki du eskatutako espedienteari hasiera ematea, eta hori guztia jakinarazten da, eskabide horrek eragiten diela uste dutenek jakin dezaten, eta beharrezkoak jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo 10; 20006 Donostia), iragarkia aldizkari ofizialean argitaratu eta hamabost eguneko epean.

Donostia, 2014ko maiatzaren 26a.

Eskuordetutako eskumenak erabilita, Ebazpena 2013-09-03.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala