Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2515

IRAGARKIA, Bilboko trenbide metropolitarraren 3. Linea, Zazpi Kaleak I. fasea, eraikitzeko proiektuko obra zibilaren lizitazioa argitara emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Bilboko trenbide metropolitarraren 3. lineako eraikitzeko proiektuko obra zibila, Zazpi Kaleak zatia. I. fasea.

c) Burutzapen/entrega tokia: Bilbon, Bizkaian.

d) Burutzapen/entrega epea: hogeita bat (21) hilabete.

e) Luzapenak: ez.

f) Loterik: ez.

g) CPV: 45213321-9; 45221242-0; 45234122-7.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hamabi milioi berrehun eta lau mila laurehun eta zazpi euro eta hamabi zentimo (12.204.407,12), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko uztailaren 7a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/eu/v79aWar/comunJSP/v79aCambioIdioma.do?idioma=eu

7.– Kontratistaren betekizun bereziak:

a) Sailkapena: A taldea, 5 azpitaldea, e kategoria. B taldea, 2 azpitaldea, f kategoria. D taldea, 5 azpitaldea, c kategoria.

b) Beste betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko uztailaren 14ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketak onarttzea: bai. Karatulan zehaztutakoa.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak eta karatulak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko maiatzaren 29a.

Idazkari Nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala