Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2514

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1021/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

100/14 EPAIA

Epailea: María Angeles Filloy Rubio.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Montero Bellido Asesores, S.L.

Abokatua: Jorge Montero Bellido.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Raul Calvo Risco.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baietsi egin dut Jorge Montero Bellidok «Montero Bellido Asociados, S.L.» merkataritza-sozietatearen izenean eta ordez jarritako demanda, Raul Calvo Riscoren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari ondoko zenbatekoak ordaintzera: 1.997,48 euro, demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, eta kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren hemeretzian.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala