Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2510

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerki-produkziorako laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Agindua, hots, antzerki-produkziorako laguntzak emateko araudia ezartzen duena.

Kontuan izanda 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren 11. artikuluak xedatzen duenez diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Antzerki produkziorako laguntzak emateko osatuko den Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzea eta Batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzarkideak:

– Amaia Ibañez Zalba anderea

– Arantza Arrazola Berakoetxea anderea

– David Alcorta Ruiz jauna

– Belen Cruz Perez anderea

– Fernando Marin Marrodan jauna

– Francisco Lasuen Gabilondo jauna

– Miriam Elixabete Romatet Mantzizidor anderea

Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Saileko teknikaria)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala