Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2507

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratutako Urbanizatzeko Jarduketa Programa» izeneko proiektua burutzeko desjabetu behar diren ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteko egunak adierazten dituena.

Bilboko Udalak, 2013ko urriaren 9an, behin betiko onartu zuen «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratuko Urbanizatzeko Jarduketa-Programa».

Enplegu Eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urriaren 29ko Aginduz, «Bilboko Txurdinagako 316.01 Jarduketa Integratutako Urbanizatzeko Jarduketa Programa» proiektua burutzeko hartu beharreko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzeari eman zitzaion hasiera.

Jendaurrean jarri ondoren, arauzko izapidea baita, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratu zuen apirilaren 15eko 66/2014 Dekretuaren bidez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ondorio horretarako, honekin batera doan zerrendan agertzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egiten zaie, aipatutako egun eta orduan, eta Bilboko Udalara bertaratu ondoren, ondasun eta eskubideak hartu aurreko aktak egiteari ekin dakion, eta, hala badagokio, lurrak formalki hartzeari ere bai. Interesatuek hala eskatuta, beharrezko bada lur horietara bertara ere joan daitezke.

Interesatuek eurek edo beren izenean jarduteko behar bezala baimendutako ordezkariak bertaratu beharko dute egintza horretara eta aurkeztu beharko dituzte beren titulartasuna egiaztatzen duten agiriak (notario-eskriturak, eskritura pribatuak, Jabego Erregistroaren egiaztagiriak edo informazio-oharrak, etab.), bai eta bere eskubideak egiaztatzen dituen beste edozein agiri ere. Bidezko baderitzo eta bere kontura, perituak eta notario bat ere eraman ahal izango ditu lagun.

Halaber, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Arautegiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek eta aipatutako zerrendan agertu ez diren gauzekiko edo ekonomia eskubideen titularrek bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte, Aurreko Aktak egiteko adierazitako egunera arte eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu Eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bulegoetan (Gran Vía 85 - 6.a - 48011 Bilbo), hartu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda egitean egin ahal izan diren akatsak konpontzekotan soilik.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala