Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
2486

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko prozesua hasteari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako zenbait akats aurkitu dira Lan Harremanen Kontseilua osatzen duten kideak berritzeko prozesuari hasiera ematen dion iragarkiaren testuan (2014ko maiatzaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da:

● 2014/2384 (1/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, honako hau dio:

«2014ko apirilaren 9an Lan Harremanen Kontseiluko buruak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion eta egiaztagiri hori 2014ko maiatzaren 8an jaso zen.»

Baina hau esan behar du:

«2014ko apirilaren 29an Lan Harremanen Kontseiluko buruak Hauteskunde Sindikalen Bulego Publikoari aipatutako egiaztagiria eskatu zion eta egiaztagiri hori 2014ko maiatzaren 8an jaso zen.»

● 2014/2384 (1/2) orrialdean, gaztelaniazko bertsioan, honako hau dio:

«Asimismo, se comunica a las organizaciones y confederaciones empresariales y sindicales que a continuación se detallan que la designación de sus representantes deberá ser presentada en la sede del Consejo de Relaciones Laborales (e/ Alameda de Urquijo, 2 - 3.ª planta, 48008 Bilbao), en el plazo de un mes, contando desde la fecha de publicación de este anuncio. Esta designación incluirá tantos nombres titulares y suplentes como miembros les correspondan a cada organización.»

Baina hau esan behar du:

«Asimismo, se comunica a las organizaciones y confederaciones empresariales y sindicales que a continuación se detallan que la designación de sus representantes deberá ser presentada en la sede del Consejo de Relaciones Laborales (c/ Alameda de Urquijo, 2 - 3.ª planta, 48008 Bilbao), en el plazo de un mes, contando desde la fecha de publicación de este anuncio. Esta designación incluirá tantos nombres titulares y suplentes como miembros les correspondan a cada organización.»

● 2014/2384 (1/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, honako hau dio:

«CC.OO. sindikatuaren ordezkaritza maila % 9,52 da eta kide bi dagozkio.»

Baina hau esan behar du:

«CC.OO. sindikatuaren ordezkaritza maila % 19,52 da eta kide bi dagozkio.»


Azterketa dokumentala