Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEA
2485

IRAGARKIA, enpresa txiki eta ertainen esportazioei laguntzeko finantziazio-ildo bati buruzkoa.

Finantzen Euskal Institutuak (Ogasun eta Finantza Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko ente publikoa) esportazioei laguntzeko finantziazio-ildo bat martxan jartzera doala iragartzen du.

Finantziazio-ildo horren helburua hauxe izango da: enpresa txiki eta ertainen likidezia samurtzea, esportazio-jardueraren ondoriozko fakturak eta kobratze-eskubideak finantzatuz, betiere, Elkargi SGR edo Oinarri SGR elkarrenganako bermedun sozietateek emandako abalak baldin badituzte.

Eskabideen prozedurari eta ezaugarriei buruzko informazioa «euskadi.net» web orrian edo Elkargi SGR zein Oinarri SGR sozietateen web orrietan kontsulta daiteke.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 28a.

Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia,

JOSU IÑAKI GARAY IBÁÑEZ DE ELEJALDE.


Azterketa dokumentala