Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2480

IRAGARKIA, Viajes Fermar enpresari Zerbitzu zuzendariaren ofizioa jakinarazteko dena. Ofizio horren bidez, Dominga Domínguez andreak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Turismoko zuzendariaren 2013ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako errekurtsoa helarazten da, 48-OT-F-2013-11 espedientea, zeinen bidez Viajes Fermar enpresari irekitako zehapen-espedientea ebazten baita (IFK: B48303044).

Erreferentziazko espedientea: 48-OT-F-2013.

Ez dakigunez Viajes Fermar enpresari jakinarazpena non egin, Bilboko (Bizkaia) Perez Galdós kalea 1ean dagoen establezimendu itxita baitago, iragarki hau argitaratzen da.

ESPEDIENTEAREN AIPAMENA:

Zehapen-espedientea: Espedientea: 48-OT-F-2013-11, Viajes Fermar enpresari irekia.

Zehapen-espedientearen ebazpena: Turismoko zuzendariaren 2013ko urriaren 30eko Ebazpena.

Legezko ohartarazpenak: Dominga Domínguez andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa Viajes Fermar enpresari helarazten zaio, baita erantsitako agiriak ere, hamar eguneko epean erantzuna eman dezan bere interesen alde egiteko.

Jakinarazpena egiteko, hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 28a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala