Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2477

IRAGARKIA, «Eusko Jaurlaritzako langileen lanpostuko jardun elebidunerako mintegiak» kontratatzeko dena (017-DAPJ-2014-A).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 017-DAPJ-2014-A.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan agertzen dena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazioan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua sinatu eta hurrengo egunetik 2015eko ekainaren 30era.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide dago.

4.– Balio zenbatetsia: 1.124.200 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa guztira: 562.100 euro (BEZetik salbuetsitako jarduera).

(2014: 200.100 euro) (2015: 362.000 euro).

6.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

7.– Agiriak eta argibideak.

a) Kontratatzailearen profila, pleguak eta dokumentazio osagarria Interneten lortzeko helbidea: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratación

b) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

e) Galdera teknikoak:

– Harremana: IVAPeko Zerbitzu Orokorrak.

– Telefonoa: 945 01 76 04.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko ekainaren 20a, 12:00ak arte.

8.– Kontratistaren betebeharrak.

Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Administrazio klausula zehatzen agiriaren karatulan adierazitakoa.

9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko ekainaren 20a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal, «A», «B» eta «C» aurkeztu beharko dira, Administrazio klausula zehatzen agirian eta berorren karatularen puntuetan adierazitako edukiarekin (bereziki, karatularen 28.2 eta 31.1 puntuak).

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den hurrengo egunetik hasita; hamabost egun baliodun gehiagoz luzatu ahal izango da epe hori (karatularen 28.6 puntua).

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea: bai. Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak (C gutun-azala):

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2014ko ekainaren 30a.

e) Ordua: 10:00ak.

2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak irekitzea: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz («B» gutun-azala).

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, M eraikina, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2014ko uztailaren 15a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Bestelako argibideak.

Esleitzeko irizpideak: eskaintzak baloratzeko irizpideak hainbat dira, eta segidan, labur bada ere, adierazten dira, baina administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30.2.1 puntuan xedatutakoa bete beharko da beti.

a) Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak:

Prezioa: ponderazioa: 50 puntu.

b) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:

b.1.– Lauhileko mintegi bat garatzeko idatzizko lanjardun baten programazioa (20 puntu).

b.2.– Lauhileko mintegi bat garatzeko ahozko lanjardun baten programazioa (20 puntu).

b.3.– Erabiliko den ebaluazio sistema (10 puntu).

Ponderazioa: 50 puntu.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 29a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala