Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2473

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 28koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Institutuaren Batzorde Zientifikoko zenbait kide kargutik kentzea eta beste zenbait izendatzea.

Otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, Batzorde Zientifikoa izango da Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Institutuaren gobernu-organoetako bat. Halaber, 9. artikuluak ezartzen duenez, Batzorde Zientifiko hori 6 pertsonek osatuko dute; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendatuko ditu pertsona horiek, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateetakoak edo ospe zientifikoa duten hezkuntzako erakundeetakoak izango dira.

Otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren 9. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriz, Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Institutuaren Batzorde Zientifikoko kideak izendatzea eta kargutik kentzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagokio.

Horregatik, 14/2001 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pertsona hauek Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Institutuaren Batzorde Zientifikoko kide-kargutik kentzea eta, bide batez, egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Uri Ruiz Bikandi andrea.

Luis Lizasoain Hernández jauna.

José Francisco Lukas Mujika jauna.

Josu Solabarrieta Eizagirre jauna.

Jesús María Goñi Zabala jauna.

Mikel Urquijo Goitia jauna.

Bigarrena.– Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Euskal Institutuaren Batzorde Zientifikoko kide izendatzea honako hauek:

Nekane Balluerka Lasa andrea.

Jasone Cenoz Iragui andrea.

Sara de la Rica Goiricelaya andrea.

Juan Ignacio Perez Iglesias jauna.

Luis Lizasoain Hernández jauna.

Josu Solabarrieta Eizagirre jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 28a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala