Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2472

74/2014 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneetako) lanpostu-zerrenda onartzeko Dekretua laugarrenez aldatzeko dena.

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Unibertsitatekoez kanpoko Irakaskuntzarako Irakasleen Kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, II. tituluan –irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketa–, I. kapituluan, lanpostu-zerrendak arautzen ditu.

Lege horren 5. artikuluak ezartzen du aipatutako lanpostu-zerrendek zer jaso behar duten gutxienez: lanpostuaren izena, lanpostua atxikita duen ikastetxea, ikuskaritza teknikoko zerbitzua edo ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua, eta, hala balegokio, hezkuntza-administrazioaren lurralde-esparrua; lanpostua betetzeko beharrezko diren baldintzak, eta, horien artean, nahitaez, izendatutako hizkuntza-eskakizuna, eta, hala badagokio, derrigortasun-data; lanpostu bakoitzari zein talde, kidego edo maila edo lan-arloko kategoria dagokion; eta, azkenik, funtzionarioentzat gordetako lanpostuak izanez gero, lanpostuari dagokion berariazko osagarria eta lanpostua betetzeko bidea.

Lege beraren 4. artikuluko l) idatzi-zatiak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari (gaur egun Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoari jarraiki) ematen dio irakasleen lanpostu-zerrenda proposatzeko ahalmena, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5. artikuluaren h) idatzi-zatiarekin bat etorriz, azken horrek Jaurlaritzari esleitzen baitio lanpostu-zerrendak onartzeko eskumena.

Beharrezkoa da Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneetako) lanpostu-zerrenda aldatzea –otsailaren 17ko 41/2009 Dekretuaren bidez onartua–, Berritzegune Nagusiari dagokionez, antolaketa aldetik koherentzia handiagoa izan dezan. Ildo horretatik, gaur egun hutsik dagoen arduradun lanpostu bat, aipatutako Berritzegunekoa dena baina Lasarteko egoitzan kokatuta dagoena, Bilboko egoitzara lekualdatuko da, eta, horrela, antolaketa aldetik erantzun egokiagoa eta funtzioei dagokienez eraginkortasun handiagoa lortuko da.

Horren ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko maiatzaren 6an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehen artikulua.– Prestakuntzan eta Hezkuntzaren Berrikuntzan Laguntzeko Zentroetako (Berritzeguneetako) lanpostu-zerrenda onartzen duen otsailaren 17ko 41/2009 Dekretua aldatzea, Berritzegune Nagusiari dagokionez. Aldaketaren ondorioz, Bilbon duen egoitzara lekualdatzen da Hezkuntza Premia Berezien arduradun plaza bat, orain egoitza Lasarten duena.

Bigarren artikulua.– Berritzegune Nagusiko lanpostu-zerrenda dekretu honen eranskinean jasota bezala geratzen da, eta 2014ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 6an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERÍA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala