Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2471

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «38/2014 Dekretua, martxoaren 18koa, Txurdinaga-Artabe Bigarren Hezkuntzako institutua zatitu, eta, zatiketa horren ondorioz, bi ikastetxe publiko berri sortzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

2014ko apirilaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (63. zk.) argitaratu zen 38/2014 Dekretua, martxoaren 18koa, Txurdinaga-Artabe Bigarren Hezkuntzako institutua zatitu, eta, zatiketa horren ondorioz, bi ikastetxe publiko berri sortzen dituena. Dekretu horretan gisa horretako huts bat gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2014/1525 (2/1) orrialdean, 1. artikuluan, honakoa dioenean:

« – IEFPS Txurdinaga GBLHI (kodea: 48018762; EAEko kodea: 015763); helbidea: Artalandio kalea 1, Bilbao.

– IES Artabe BHI (kodea: 48018774; EAEko kodea: 015764); helbidea: Artalandio kalea 3, Bilbao.»

Honakoa esan behar du:

« – IEFPS Txurdinaga GBLHI (kodea: 48018762; EAEko kodea: 015763); helbidea: Artalandio kalea 3, Bilbao.

– IES Artabe BHI (kodea: 48018774; EAEko kodea: 015764); helbidea: Artalandio kalea 1, Bilbao.»


Azterketa dokumentala