Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2469

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 18koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena. Honen bidez hasiera ematen zaio AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) elkarteari diru-laguntza indargabetzeko eta itzularazteko espedienteari, 2012ko deialdian Etorgai programaren esparruan emandako diru-laguntzari dagokionez.

Espediente zk.: ER-2012/0000004.

EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa arautzen duen 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren bidez araututako Etorgai programaren baitan, AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteari irekitako espedientea ikusita.

AURREKARIAK

1.– AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteak garaiz eta behar bezala aurkeztu zuen eskaera EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa arautzen duen Aginduan ezarritako laguntzak eskuratzeko.

2.– Teknologiako zuzendariak 2012ko urriaren 24an emandako Ebazpenaren bidez, AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteari –«Hiriko» proiektua– eman zitzaion itzultzeko moduko dirulaguntza. Diru-laguntza horren guztizko zenbatekoa 307.492 euro, eta 307.492 euro 2012rako.

3.– Teknologiako zuzendariaren 2012ko azaroaren 30eko Ebazpenean 153.746 euro ordaintzeko agintzen zen, 2012rako emandako diru-laguntzaren % 50. Halaber adierazten da 2012ko diru-laguntzaren gainerako egindako programaren proportzioan ordainduko da, agirien bidez justifikatu eta gero.

4.– AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteak garaiz eta behar bezala aurkeztu zuen 2012ko proiektuaren agiri justifikazioa. Aurkeztutako agiriak berrikusirik, ikusi zen Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak hautagarritzat jotako gastuak ez direla onartutako aurrekontura iristen; beraz, ez dagokio 307.492 euroko diru-laguntza 2012an, 144.180,77 eurokoa baizik, ebazpen honi atxikitzen zaion eranskinaren arabera.

Aurrekari horien arabera, diru-laguntza bertan behera uzteko eta itzultzeko espedientea hasteko proposamenak honako zuzenbideko oinarri hauetan duela apoiatura:

ZUZENBIDE OINARRIAK

1.– Etorgai programa –EAEn industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak burutzeko laguntzei buruzko programa– arautzen duen 2011ko azaroaren 30eko Aginduaren 19. artikuluak honela dio: «Agindu honetan eta aplika daitezkeen gainerako arauetan xedaturiko baldintzaren bat betetzen ez badu onuradunak, edo kasuan kasu, laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak betetzen ez baditu onuradunak, interesatuari entzun eta dagokion ez-betetze espedientea egin ondoren, administrazio-ebazpenaren bitartez, organo eskudunak laguntza atzera botako du eta, kasuan kasu, jasotako laguntzak eta dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra erabakiko du».

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra arautzen duen eta horren kudeaketan parte hartzen duten Erakunde Laguntzaileen baldintzak, erregimena eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4.1 artikuluak ezartzen duenez, «Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako diru-laguntzen edo laguntzen onuradunak, eman eta eskuratutako zenbatekoa eta legez aplikagarriak izan daitezkeen interesak itzuli egin beharko ditu, honako kasu hauetakoren bat gertatzen denean: laguntza horretarako eskatu eta eman zeneko zertarakoetarako ez erabiltzea, dirulaguntzaren edo laguntzaren jatorri izan zen ekintzarako ez erabiltzea, horietarako eskatu zeneko helburuetan erabili dela ez justifikatzea edo, oro har, maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 31-4 artikuluan edo dagokion arautegian ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

3.– Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak adierazitako kontuan hartuz, 2012ko proiektua burutzen hasi da, eta hasieran baino txikiagoa da onarturiko justifikatutako aurrekontua. Honela, jasotzeko diru-laguntza txikiagoa da hasieran emandakoa baino. Hori dela era, diru-laguntzaren zenbatekoa birdoitu behar da, eta soberan jasotako zenbatekoa itzuli behar du, egiazki dagokiona baino ordainketa aurreratu handiagoa egin jaso baitu.

4.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikuluan eta hurrengoetan, eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean –urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua– xedatutakoaren arabera, espedientea ireki behar da jada jasotako zenbatekoen parte bat itzuli beharra eta ordaintzeko falta dena jasotzeko eskubide-galera deklaratzeko.

5.– Teknologia eta Estrategiako zuzendaria da itzultze-prozedurari hasiera emateko organo eskuduna, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 4. artikuluaren bigarren puntuan xedatutakoaren arabera: bertan adierazten da diru-laguntza eman zuen organoak berak duela ez-betetze espedientea hasteko eskumena.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein bereziki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Teknologia eta Estrategiako zuzendariak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Zatika indargabetzea AFYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteari 2012rako emandako diru-laguntza, alegia: 163.311,23 euroan. Diru-laguntza hori Teknologiako zuzendariaren 2012ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez eman zen eta zenbatekoa 307.492 euro izan zen, honekin batera doan likidazioarekin bat eginda.

Bigarrena.– FYPAIDA (Asoc. Fomento Actividades Automoción) (IFZ: G01446897) elkarteari 153.746 euro eman zitzaion, 2012rako hasieran emandako dirulaguntzaren % 50, alegia. Eta ebazpen honen lehen puntuan adierazi bezala, guztira 144.180,77 euro baino ez dira ordaindu behar, beraz, itzulketa espedienteari ekiten zaio 9.565,23 euro itzuli behar direla eta ordaintzeke dauden zenbatekoak jasotzeko eskubidea galdu dela adierazteko.

Hirugarrena.– 15 egun balioduneko epea ematen zaio interesdunari, bere interesen alde egoki deritzona alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 18a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala