Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2465

559/2014 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Martín Navascues jauna, Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, berak hala estatuta, kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 7ko 724/2012 Ebazpenaren bidez (EHAA, 134. zk., uztailaren 10ekoa), Fernando Martín Navascues jauna Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako Zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fernando Martín Navascues jauna, Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria, berak hala estatuta, kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2014ko maiatzaren 8tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debabarrenako Erakunde Sanitario Integratuari, Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala