Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2014ko ekainaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2464

83/2014 DEKRETUA, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldirako aurrekontuko «1212 - Ondarea eta Zerbitzu Orokorrak Programan» diru-sarrerak lortu direla-eta, «5151 Portuak Programan» 2.824.056,49 euroko kredituak habilitatzen dituena.

2014ko neguan, itsas ekaitzek kalte larriak eragin zizkieten portuei, eta portuok berreraikitzeko aparteko gastuak 11.634.388, 79 eurokoak izan dira, kalteen gainean egindako balioespenaren arabera.

EAEren titularitatepeko portuak konpontzeko gastuei dagokienez, Aseguruen Konpentsazio Partzuergotik 2.824.056,49 euroko sarrera osagarriak lortu dira, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eskatzen du horiek ere habilita daitezela.

Horregatik, kredituok gaitu egingo dira, irailaren 27ko 1/2011 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz gaitu ere; dekretu horren bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bategina onartu zen.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2014ko maiatzaren 27an egindako Jaurlaritzaren Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau:

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2014ko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu batzuk habilitatzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

EAEren titularitatepeko portuetan izandako kalteak konpontzeko gatuak finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 27an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala