Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2014ko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2370

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordearen osaera aldatzeko dena.

Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretuak 22. artikuluan Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordea sortu zuen, osasun gaietan eskumena duen sailari atxikia.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko ekainaren 29ko Aginduaren bidez, Batzordeko kide izendatu ziren aginduan bertan zerrendatzen ziren pertsonak. Aurrerago, 2013ko urriaren 14ko Aginduak Batzordeko osaera aldatu zuen lehenengo aldiz, Encarnación San Emeterio Martínez andrea kide izendatuta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Lehen Mailako Arretaren ordezkaritzan.

Bada, orain berriro aldatu beharra dago Batzordearen osaera, eguneratuta gera dadin.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Isabel Pérez de Nanclares Ibañez andrea izendatzea Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordeko kide, Osasun Sailaren ordezkaritzan, eta Edurne Blanco Pompeyo andrearen ordez.

Bigarrena.– Aitziber Ubis González andrea izendatzea Agiri Klinikoak Balioetsi, Hautatu eta Garbitzeko Batzordeko kide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren ente publikoaren Erakunde Zentralaren ordezkaritzan, Mikel Errasti Gutierrez jaunaren ordez.

Hirugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 8a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala