Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2014ko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2369

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan, «Fundacion CIE I + D + i» fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen, 2014ko martxoaren 31n, Fundación CIE I + D + i fundazioaren estatutuen 5. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea, Jon Eizagaechevarria Fenandino jaunak sinatuta, fundazioaren aholkulari legez.

Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. 2014ko martxoaren 21ean, eskritura hori –sozietatearen helbidea aldatzeko dena– fundazioaren idazkari ez-patrono den Roberto José Alonso Ruiz jaunak egiletsi zuen, Fundación CIE I + D + i fundazioaren izenean eta ordez, Bilboko notario Ramón Múgica Alcorta jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 456).

Eskritura publiko horrekin batera, 2014ko martxoaren 17an egindako bilerari buruzko ziurtagiria aurkeztu da. Roberto José Alonso Ruiz Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2014ko martxoaren 17an, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, Fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistro, Aholkularitza eta Kontrol Unitateko Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusi dira.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Fundación CIE I + D+ i fundazioaren estatutuetako 5. artikuluaren aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldakuntza hori agindu honen datarekin inskribatzeko agintzea, betiere eskritura publiko honekin ezarritakoarekin bat etorriz: sozietatearen helbidea eta horren ondoriozko aldaketa estatutuetako jasotzen duena, eta «Fundación CIE I + D+ i» fundazioaren izenean eta ordez, Patronatuko lehendakari legez Roberto José Alonso Ruiz jaunak, 2014ko martxoaren 21ean, egiletsitakoa dena, hain justu ere Bilboko Ramón Múgica Alcorta notarioaren aurrean (protokolo-zk.: 456).

Inskripzio honetatik, fundazioaren helbidea hau da orain: AIC – Automotive Intelligence Center, Boroako enpresa-parkea, 2 partzela – 4, Amorebieta-Etxano.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala