Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2014ko maiatzaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2368

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 5ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Fundación Mikel Uriarte» fundazioaren estatutuetako 1., 9. 11., 34. eta 35. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2014ko martxoaren 21ean, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan, sarrera eman zaio Sergio Menchaca jaunak Mikel Uriarte fundazioaren izenean aurkeztutako eskabideari.

Eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eta bateratzeko eskritura publikoaren kopia baimenduna eta bi kopia sinple aurkeztu dira. Eskritura publiko hori 2014ko martxoaren 18an egiletsi zuten Jesús Miguel Uriarte Basáńez eta Consuelo González Gordónek, Mikel Uriarte fundazioaren fundatzaile gisa, Bilboko notario Ignacio Linares Castrillónen aurrean (protokolo-zenbakia: 607).

Aipatutako eskritura publikoarekin batera, ziurtagiri bat aurkeztu da, patronatuko idazkari Consuelo González Gordónek 2014ko martxoaren 18an –Getxon– emana, patronatuko lehendakariak 2014ko martxoaren 18ko bileran emandako oniritzia duela. Egun hartan, aho batez onartu zen fundazioaren estatutuetako 1., 9., 11., 34. eta 34. artikuluak aldatzea eta estatutuak bateratzea.

Eskrituraren zati nagusian, aldatutako artikuluen berridazketa jasotzen da, osorik, bai eta horien bateratzea ere.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko «Fundación Mikel Uriarte» fundazioaren estatutuen 1., 9., 11., 34. eta 35. artikuluetan egindako aldaketak eta estatutuen bateratzea onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskrituran jasota dago artikuluen aldaketa eta estatutuen bateratzea. Eskritura publiko hori 2014ko martxoaren 18an egiletsi zuten Jesús Miguel Uriarte Basáńez eta Consuelo González Gordónek, Mikel Uriarte fundazioaren fundatzaile gisa, Bilboko notario Ignacio Linares Castrillónen aurrean (protokolo-zenbakia: 607).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 5a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala