Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
2334

IRAGARKIA, Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea erabaki zuen Diputatuen Kontseiluaren 2014ko apirilaren 29ko Erabakiaren testua argitaratzeko dena.

Diputatuen Kontseiluak, 2014ko apirilaren 29ko batzarraldian, erabaki bat hartu zuen eta hori ematen da ondoren argitara:

«Diputatuen Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 14an erabaki zuen berriro irekitzea Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea; plan hori Diputatuen Kontseiluak hasierako izaeraz onartu zuen 2013ko urriaren 15ean. Jendaurrean ikusgai egoteko aipatutako epea apirilaren 30ean amaitzen da.

Dokumentu hori jendaurrean erakusgai jartzeko tramitea berriz hasteko Erabakia Euskal Herriko, Gipuzkoako eta Estatuko aldizkari ofizialetan argitaratu zen, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan hedadura handiena duten egunkarietan ere.

Herritar gehiagok eta interesa duten entitate publiko eta pribatuek parte hartzeko aukera izan dezaten, egokitzat jotzen dugu jendaurrean erakusteko epea ekainaren 20ra arte luzatzea. Dokumentua jendaurrean erakusteko epea luzatzeko erabakiari 2014ko urtarrilaren 14an hartutako jatorrizko erabakiari egindako publizitate bera egingo zaio.

Beraz, tramitazioa Foru Aldundiaren eskumenekoa denez, Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuko foru diputatuak proposatuta, eta gaiaz hitz egin ondoren, Diputatuen Kontseiluak,

ERABAKITZEN DU:

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean egin eta 2013ko urriaren 15eko Diputatuen Kontseiluak hasierako izaeraz onartutako Tolosako (Tolosaldea) Jardute Eremuko Lurraldearen Zatiko Plana jendaurrean erakusteko epea luzatzea.

Ondorioz, jendaurrean ikusgai egoteko tramitea 2014ko ekainaren 20an amaituko da. Epe horren barruan, korporazio, elkartea eta partikular interesatuek planaren edukiari buruz egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzakete.

Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik jarri, Lurraldearen Zatiko Plana behin betiko onartzeko prozeduraren izapidezko egintza baita.»

Donostia, 2014ko maiatzaren 6a.

Lurralde Antolaketako zuzendari nagusia.

PEIO GASCON ARAMBILLET.


Azterketa dokumentala