Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2325

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurrien gainean bideratutako 325/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 325/13 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Gaymula Abdelhay Abdelahe-ren eskariz bideratu da, Aba Ould Lehzame Hanud-en aurka, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz. Hauek dira epaiaren idazpurua eta epaitza:

39/14 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko apirilaren bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Gaymula Abdelhay Abdelahe.

Abokatua: Luis Javier Suarez Olea.

Prokuradorea: Maria Pilar Galarza Elola.

Alderdi demandatua: Aba Ould Lehzame Hanud.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak hartzea.

EPAITZA

Partez baiesten dut Pilar Galarza Elola epaitegietako prokuradoreak Gaymula Abdelhay Abdelahe-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den Aba Ould Lehzame Hanud-en aurkakoa; eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Bien seme-alabekiko guraso-ahala –titularitatea eta erabilera– bi gurasoek izango dute.

2.– Seme-alaben zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaizkio. Familia-etxebizitza erabili eta gozatzea ere hari esleitzen zaio.

3.– Une honetan, ez da onartzen aitaren aldeko bisita-erregimenik.

4.– Aitak, pentsio gisa, hilean 50 euro ordaindu beharko ditu; zenbateko hori eguneratu egingo da, Estatistikako Institutu Nazionalak –edo hura ordezkatzen duen legezko beste erakunde batek– onartutako KPIren gehikuntzaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan sartu beharko du dirua, amak horretarako izendatzen duen kontuan. Pentsio horrek iraungo du seme-alabek, behin adin nagusiko izanik, burujabetasun ekonomikoa lortzen duten arte.

5.– Ezohiko gastuak guraso biek ordainduko dituzte, erdibana Ezohiko gastuak izango dira Gizarte Segurantzan edo aseguru pribatuetan sartzen ez diren gastu medikuak, testuliburuak, unibertsitate-matrikulak eta gurasoek hitzartzen dituzten eskolaz kanpoko jarduerak. Azken horiei dagokienez, gastua sortuko duten ekintza edo jarduera horiek aurrez jakinarazi beharko dira, eta halakorik ezean, baimen judiziala beharko da; kasu horretan, guraso-ahalaren atalean gurasoek hautatutako sistema erabiliko da jakinarazteko, eta hautatu ez badute, berriz, jakinarazpen hori mezu elektronikoz, edo –halakorik ezean– posta ziurtatuz egingo da.

Ez da kosturik ezarri behar.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ................ Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaileak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Tolosan, bi mila eta hamalauko apirilaren bederatzian.

Eta Aba Ould Lehzame Hanud demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko apirilaren bederatzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala