Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2321

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 736/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 736/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Victoria Garcia Sanz.

Abokatua: Luis Alberto Pedrosa Rodero.

Prokuradorea: Basterrechea.

Demandatua: Alberto Moisen Cerratos.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2013-10-18an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Basterrechea prokuradoreak, Victoria García Sanz andrearen izenean eta ordez, Alberto Moisen Cerratos jaunaren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 1.016,16 euro, eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik ebazpen hau eman den egunera artekoak; ebazpena eman eta ordainketa guztiz egin arteko legezko interesak, bi puntutan gehituko dira (Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 576. artikulua). Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Alberto Moisen Cerratos demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala