Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
2320

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 15ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (249/2014 Jurisdikzio-babesa) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (249/2014 Jurisdikzio-babesa), Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesurako deia egiten duen 2014ko apirilaren 1eko Ebazpenaren kontra Si.P.E. sindikatuak jarritakoa da (apirilaren 1eko EHAA, 63. zk.). EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko maiatzaren 15a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIAN.


Azterketa dokumentala