Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2315

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 9koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2013ko urria eta 2014ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2013ko irailaren 25eko EHAAn argitaratu zen 2013ko urria eta 2014ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko irailaren 5eko Ebazpena.

Aipatu Ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2013ko irailaren 5eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2014ko maiatzaren 9a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala