Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2314

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskadiko kirol-federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Batzorde Kalifikatzaileko batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Ikusirik Euskadiko kirol-federazioen 2014ko kirol-programak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen 2014ko apirilaren 16ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultutako sailburuarena.

Ikusirik Euskal kirol-federazioen kirol-programetarako diru-laguntzak ematea arautzen duen 2000ko abenduaren 26ko 287/2000 Dekretua.

Kontuan izanik aipatutako dekretuaren 7. artikuluak, alde batetik, zera xedatzen duela: aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Batzorde Kalifikatzaile bat osatuko dela; eta bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa esaten duela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Batzorde Kalifikatzailearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako Zuzendaria).

Batzordekideak:

– Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako Arduradun Teknikoa).

– Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako Teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 3a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala