Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2308

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Ingeteam Technology, S.A., Unidad Productiva Technology erakundeari emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena.

Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortu zen, aukera-berdintasunen alde gizartean eta lan-munduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko eta eremu horretan erakundeek egiten duten lana aitortzeko.

Ingeteam Power Technology, S.A., entitatearen Unidades Productivas Technology eta Electronicsaren arteko fusioa dela eta, egoera balioetsita, eta Emakumeen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundea» izeneko figura sortzen duen azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren 6.3 artikuluak azarritakoa aztertu ostean,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ingeteam Technology, S.A., Unidad Productiva Technology erakundearen Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena galdutzat jotzea, izaera aitorpena emateko betekizunak arras aldatu direlako beste enpresa batekin batzean. Hau da, azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuan aitorpenerako ezarritako betekizunak ez baitira bete (424/1994 Dekretua, Emakumeen eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakundearen figura sortzekoa).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Hortaz, ebazpenaren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 24a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala