Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2307

15/2014 DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Lehendakariarena, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak izendatzeko dena.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseilua arautzen duen apirilaren 8ko 49/2014 Dekretuaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatuko ditu Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kideak. Batzorde hori Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren barruko organo aholku-emailea da, eta zientziaren, teknologiaren, ikerketaren eta berrikuntzaren euskal sistemari buruz aholkuak eman eta proposamenak egingo ditu.

Artikulu horretan ezarritakoaren arabera, bestalde, Aholkularitza Batzorde Zientifikoa, gehienez ere, hamar pertsonak osatuko dute. Lau urtez izango dira pertsona horiek Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide. Epe hori amaitzean, beste agintaldi baterako izenda daitezke,

Horrenbestez, hauxe

Xedatzen dut:

Lehenengo artikulua.– Honako hauek izendatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide:

Ana González-Pinto Arrillaga andrea.

Ginés Morata Pérez jauna.

María Jesús Esteban Galarza andrea.

Javier Echeverría Ezponda jauna.

Maribel Arriortua Marcaida andrea.

Jorge Posada Velázquez jauna.

Agustín J. Sáenz Fernández jauna.

Alfonso Urzainki Glaria jauna.

Angel Hernández Meijas jauna.

Itziar Urrutia San Antón andrea.

Bigarren artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko apirilaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala